XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
PETRIREN BIGARREN GUTUNA1 1 Nik, Simon Petrik, Jesu Kristoren zerbitzari eta apostolu naizenak, zueri izkiriatzen dautzuet, gure Jainko eta Salbatzailea den Jesu Kristoren salbamen-indarrari esker gurea bezain fede baliosa ukan duzueneri.
Grazia eta bakea izan ditzazuela nasaiki, Jainkoaren eta Jesus gure Jaunaren ezagutzari esker.
3 Jainko ahaltsuak sainduki bizitzeko behar den guzia eman dauku, bere aintza eta indarraz deitu gaituen Jesus ezagutaraziz.
4 Hitzeman zauzkigun ontasun baliosenak eman dauzkigu, gutizia tzarrengatik munduan den ustelkeriatik ihes eginez, Jainkotasunean parte har dezagun.
5 Horrengatik, entsea zaitezte lotzera, ahal bezainbatean, fedeari bertutea, bertuteari ezagutza, 6 ezagutzari zuen buruaren jabetza, zihauren jabetzari iraupena, iraupenari jainkozaletasuna, 7 jainkozaletasunari haurride-batasuna, eta haurride-batasunari maitasuna.
8 Horiek guziak zuen baitan gero eta gehiago azkartzen baditutzue, lagungarri izanen ditutzue eta Jesu Kristo gure Jauna gero eta hobeki ezagutuko duzue.
9 Bainan horiek ez dituena itsua da, lausoaren lausoaz, ahantzi baitu garbitu duela Jainkoak bere lehenagoko bekatuetarik.
10 Haurrideak, Jainkoak deitu eta hautatu zaituzte: zaudezte hortan, tinko; hola eginez, ez zirezte sekula gaizkian eroriko, 11 eta zabal-zabala idekiko zaizkitzue Jesu Kristo gure Jaun eta Salbatzailearen betiereko erresumako ateak.
12 Horrengatik, beti gauza horiek orroitaraziko dauzkitzuet, nahiz eta badazkitzuen eta irakatsi zaitzuen egian sendo zaudezten.